2015 -2016 IKASTURTEKO PROGRAMAZIOA: 1.ZIKLOA

1. zikloa:
Ziklo honetako talde bakoitza bitan banatuko dugu. Modu horretan taldeak mailaka hartu beharrean, bi talde sortuko ditugu (A eta B), lehenengo eta bigarren mailako ikasleek osatuta.
Honekin lagundu nahi diegu irakasleei talde txikiagoekin lan egin dezaten.
Zikloka lantzeak ekartzen du helburuak zein edukiak ez direla mailaka landuko, bi ikasturteka baizik. Honek erran nahi du., lehenengo eta bigarren mailako ikasleekin lortu beharreko helburuak urte bakar batean landu beharrean (bakoitzak berean), bien artean landuko ditugula.

Talde honekin gorputz heziketa bi norabideetatik landuko dugu. Alde batetik, psikomotrizitate gelan eta, bertze aldetik, kiroldegian.
Psikomotrizitate gelan B. Acouturier-en metodologia erabiliko dugu, haurraren berezko interesetatik abiatuz, bere garapenean laguntzeko asmoz.
Bertze saioan, berriz, arestian aipatutako edukiak lantzeko probextuko dugu eta psikomotrizitate gelan eginen dugun lanaren osagarria izanen da.

1. eta 2. A mailan 20 ikasle izanen ditugu eta 1. eta 2. B mailan ere, bertze horrenbertze, 20 ikasle.

  
Edukiak honela banatuko ditugu ikasturtean zehar:


1. EBALUAZIOA
24 SAIO
2. EBALUAZIOA
22 SAIO
3. EBALUAZIOA
18 SAIO
Jolasak (4 saio)
Jauziak, birak, desplazamenduak II
(4 saio)
Ongizatea (4saio)
Oreka eta
Lateralitatea (2 saio)

PSIKOMOTRIZITATEA
Espazioaren pertzeptzioa
(4 saio)

Denboraren pertzeptzioa I
(3 saio)

PSIKOMOTRIZITATEA

Jaurtiketak eta jasotzeak (4 saio)
Dantzak (4 saio)


PSIKOMOTRIZITATEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina