2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna


GORPUTZ GAITASUNAK

Hirugarren zikloan Gorputz Gaitasunak lantzen hasiak gara.
Gorputz Gaitasunak dira edozein mugimendu egiteko martxan jartzen ditugun gaitasunak:
Erresistentzia
Malgutasuna
Abiadura
Indarra.

Irudi hauetan Indarra lantzeko egindako ariketa bat ikus dezakegu










ARANZTARRAK HENDAIARA BIZIKLETAZ

Urriaren 20an, eguraldia lagun, Arantzako eskolako 3. zikloko eta DBHko ikasleak Hendaiaraino joan ginen bizikletaz.
Bidea luzea izan arren, ikasleak primeran ibili eta gustura aritu ziren Hendaiako parkeko bizikletentzako zirkuituan.
Irteera hau, "Bizikletaz gabiltza" Unitate Didaktikoaren barrenean kokatzen da. Bost saiotan bizikletak erabili ditugu, bizikletaren gainean abilezia eta erresistentzia landu nahian.
Irteera hau aitzinera eraman ahal izateko Foru Zainen laguntza izan genuen eta gurasoei esker Beratik Arantzara kotxez itzuli ginen.