Gure
eskolan psikomotrizitate gela bat dugu (salto-salto gela) eta bertara 3 urtetik
2. maila bitarteko ikasleak joaten dira. 3 urtekoak astean hirutan joaten dira,
4 eta 5 urtekoak asten bitan, 1. eta 2. mailakoak astean behin eta T.U.ko
ikasleak astean bitan. Psikomotrizitate saioek ordu bat eta erdi irauten dute
gutxienez. Hona hemen saio baten adibidea:
Salto
- salto gelara joateko ordua da. Eskailerak igo eta psikomotrizitate gelako ate
ondoan esertzen gara. Zapatak kendu eta isiltasuna lortu ondoren arauak
azaltzen dizkiegu, korroan eserita gaudela.
Hemen nahi duzuena
egiten ahal duzue oinarrizko araua betez gero: norberaren burua eta bertzeak
errespetatzea.
Haur
batzuk solasean hasten dira eurek ere arauak erran nahi dituztela adierazteko.
- Ezin da iletik tira-
batek. Ezin da zimiko egin- bertze batek. Ezin da...
- Beno, beno. Ongi da.
Badakigu zer ez den egiten ahal baina... zer egiten ahal da?
Denak isilik gelditu dira. Batek “jolastu” erraten du,
bat batean.
-
Horixe, jolastu. Horretara
gatoz hona, jolastera. Has gaitezen, bada!!
Ikasle
guztiak lurrean eseri dira, euren parean duten goma-espumazko paretari begira.
- “Tomate” hitza
erratean denak atera lasterka eta pareta bota ezazue!!
- Toma... ti. Toma...
to. Toma... ta. Toma... te!!!
Honekin
inpultsibitatearen kontrola lantzen dugu. Hitza zuzen erran arte geldi –
geldirik egon behar dute. Batzuei izugarri kostatzen zaie. Segituan atera nahi
dute pareta (heldua, psikomotzizistarentzat) botatzera.
Eta
paretaren atzean zer?
Txiki
Park-a!!! Koltxonetak, oreka bankuak, bizkarrekoak, eskailerak, altura
desberdinetako eremuak...
Batzuk
beldurrez eta, bertze batzuk, ausardiaz, handik hona ibiltzen dira.
Ikasleren
bat ez da irakaslearen ondotik bereizten. Denbora behar du konfiantzaz aritu
ahal izateko. Horixe da gure lana, konfiantza hartzen laguntzea.
Gelako
eremu desberdinetan murgiltzen dira ikasleak: batzuk ez dira geldirik egoten
eta bertze batzuk, aitzitik, eraiki duten etxe barrutik ez dira ateratzen.
Emoziotik
ateratzen laguntzeko ipuina kontatzeko ordua dela erraten diegu. Ipuinaren
bidez gelan bizi dutenetik ateratzen, distantzia hartzen laguntzen diegu.
Gainera ipuinak hagitz loturik daude eurek egunero bizitzen dituzten
esperientziekin; beldurrak, inbidia, handitu nahia...
Bukatzeko
marrazki bat egiten dugu. Marrazkiak bizi izan dutena errepresentatzeko aukera
ematen die.
Gelara
itzuli aurretik berriro zapatak janzten ditugu.
Gaur
ere saio bikaina burutu dugu psikomotrizitate gelan. Ikasle bakoitzak bere
ibilbidea egin du eta irakaslea ere han egon da, laguntza behar izan duenean
bere ondoan eta berarekin zegoela ikus zezan. Psikomotrizitate gelan irakasleak
ez du agintzen ikasleek zer egin behar duten. Bere zeregina bestelakoa da;
ikaslea lagundu, ziurtatu bere ibilbidean.
Horrelakoxeak
izaten dira gure psikomotrizitate saioak. Gure ikasleak salto – salto gelara joateko irrikan egoten
dira, agindurik gabeko eskola eremura.